2011/03/22

Ti-Ta produksions eta Korrika17 : Ongi etorri euskarara

17. Korrika dela eta AEK-k Euskalaklip bideo lehiaketa jarri du martxan. Ti-Ta produksions taldekook Ongi etorri euskarara lana sortu dugu.



Aurrekoan esan bezala baldintzak gaia eta denbora izan dira: Maitatu, ikasi, ari... euskalakari leloa agertu behar zen behintzat behin eta gehienez ere hiru minutu izan zitzakeen. Euskalakaria euskara maiatzen, ikasten eta erabiltzen duena da edota euskara erabiltzeko helburuz, euskara maitatuz, euskara ikasi eta hobetzeko ahaleginak egiten dituena. 

Horregatik, eta AEK-k urte guzti hauetan zehar egindako lanagatik, euskarara hurbiltzen diren guztiak gogoan hartuta egin dugu gure lana. Euskarara hurbiltzen diren guztiei ongi etorria eman nahi izan diegu eta bide batez, guztiori Korrikarako gonbitea luzatu. Euskararen aldeko lasterketak, 10 egunez, gelditu barik, euskararen eremua zeharkatzen baitu gure hizkuntzaren alde.

Gaurtik aurrera gehien gustatu zaizuen Euskalakliparen aldeko bozka eman dezakezue, Korrika 17ren web gunearen bitartez. Guztira, bideo laburren lehiaketa honetan 43 lan jaso dira. Bideorik baloratuenen artean Korrika 17k izendatuko duen epaimahaiak hartuko du azken erabakia eta Euskalaklip-ik onenak I-PAD bat irabaziko du

Animatu eta bozkatu



Eskerrak eman nahi dizkiegu aktore lanetan aritu direnei eta gure lana posible egiten lagundu diguten guztiei: 

Iñaki Larrañaga, Oihane Resano, Nagore Madina, Karmelo Soria, Iñaki Gallastegi, Anton Bolinaga, Nestor Uriarte, Fernando Guillén, Valentin Egidazu, Angel Irisarri, Luis Mari Ugaldea, Angel Fernandez de Arroiabe, Jose Martin Gallastegi, Miren Amesti, Alex Igartua, Patxi Fernandez, Isidro Gomez, Jose Mari Gonzalez, Silvia Formentin, Mathieu Viatta, Berriolope nekazalturismoa - Nati, Pipas , IKB bideo, Buenos Aires landetxe jatetxea, Parra taberna + Anaren pintxoak, Elorrixoko gaztetxea, Abizari AEK , Pitxar elkartea, Iratxe, Ane Amesti eta Sagu. Eta bozkatuko gaituzuen denori ere. Eskerrik asko!!!

3 comentarios:

  1. Post hau nire blogean argitaratzeaz gain honako lekutan zabaldu dut: Facebook-en nire profilean eta Ti-Ta produksions-en orrialdean eta Twitter-eko nire kontuan.

    ResponderEliminar
  2. Oso ona Libe!! Lan handia egin duzuela nabari da. Bozkatzeko botoiak errore ematen du grrrrrr

    ResponderEliminar
  3. Eskerrik asko Naia! Konpondu dut lotura...

    ResponderEliminar