2011/02/11

Gazteak eta proiektu propioak

Dela lanagabeziaren aurrean, dela iniziatiba propioz, dela halabeharrez edota ezustean... proiektu propioak!

2011/02/09

Euskalaklip: Korrika egingo ez dugun bideo lehiaketa


Aurten, ikus-entzunezkoen sorkuntzarentzako proposamena luzatu dute Korrikakoek. Euskalaklip bideo lehiaketa Korrika Kulturala 17ren ekimena da eta Ti-Ta produksions-ekook ezin izan dugu aukera pasatzen utzi. Ostiralean hasiko dugu grabaketa eta otsailaren 25erako amaituko dugu lana. Zuek ere bideozaleak bazarete, badakizue, oraindik garaiz zabiltzate. 

Maitatu, ikasi, ari... Euskalakari!

2011/02/03

Sinadura bilketa, ETBn euskaldunak euskaraz soilik aritzeko

ETBn euskaldunak euskaraz egin dezaten eskatzeko sinadura bilketa jarri da abian Sarean. Euskararen Semaforoa blogean irakurri dut albistea goizean. ZuZeun ere eman dute ekimenaren berri Euskararen Semaforokoek eta honezkero, Total la parte en euskera no la lee nadie blogean eta Sustatun ere zabaldu da albistea. Twitter-en ere aritu dira atxikimendua zabaltzen eta ekimenaren atzean nor dagoen galdetzen. Izan ere, momentuz ez da inon ageri bultzatzaileen nortasuna.

Hala ere, albiste ona da euskararentzat. Euskaldunok interpelatu eta gure eskubideak exijitu behar ditugu. ETBko agintari eta langileek barneratuta duten lan dinamikak euskara gutxietsi eta kaltetu egiten du. Naturalki, pertsonai euskaldunak euskarazko kateetan euskaraz, eta gaztelerazkoetan gazteleraz agertarazten dizkigute. Pertsonai erdaldunei aldiz, ez diete inolako dualtasunik eskatzen.

Egunero marrazten duten errealitate artifizial horrekin, euskararen eguratsa manipulatzen dute, ikus-entzuleoi anormala eta baztertzailea den jokaera hori naturala bailitzan aurkezteko, gure ikontzienteetan ideia hori ernetzeko. Baina nazkatu gara. Euskaldunak euskaraz ikus-entzun nahi ditugu eta beharrezkoa denetan, azpitituluak erabil ditzatela, ez bikoizketa. Ez da lan handiegia gainera, gaztelerarekin gauza bera egiten dute, beraz, euskarak ere errespetu eta estatus bera behar ditu.

Momentuan 282 lagunek sinatu dute eskaera eta goraka doa etengabe. Ez da ageri sinadurekin zer egingo den baina nahi duenak manifestua EITBra bidaltzeko proposamena ere luzatu da, e-postaz info@eitb.com edota kontaktu formulario honen bidez

Euskaldunak Euskaraz ETBn manifestua irakurri eta sinatu. Denona da erantzunkizuna!