Mostrando entradas con la etiqueta multimedia komunikaziorako estrategia linguistikoak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta multimedia komunikaziorako estrategia linguistikoak. Mostrar todas las entradas

2011/03/29

Argia.com webgunearen azterketa

Multimedia komunikaziorako estrategia linguistikoak irakasgaian Euskal Herriko ziberkomunikabide bat aztertu behar izan dugu. Argia.com aukeratu dut analisirako, hemen emaitza:

Argia.com webgunearen azterketa
View more documents from keikrass

Etorkizuneko gazteak eta euskal hedabideak

Euskarazko hedabideen kontsumoa bizkortzeko bezeroak ongi ezagutu behar dira eta eurek nahi duten horretara egokitu produktua. Azken urteetan euskarak hiztun kopuru handia irabazi du, 200.000 inguru hizkuntzaren ezagutzari dagokionez. Baina Euskal Herriko IV. Inkesta soziolinguistikoak jasotzen dituen datuak aztertuta eta Euskararen Aholku Batzordeak bultzatutako Euskara Hedabideetan planaren inguruko txostena irakurrita, ezagutza ez dela nahikoa ondorioztatzen da.

Euskararen ezagutza hazi den arren, ezagutzeak ez du erabiltzen denik bermatzen. Hau da, Euskal Herriko biztanleriaren %58,9 erdaldun elebakarrak ziren 2006an baina erdara bakarrik erabiltzen zutenak %74,9. Hortaz, biztanleariaren %16ak euskara ezagutzen du baina ez du erabiltzen. 

Erabilera bultzatu behar da, euskara hizkuntza eroso bihurtu behar da eta euskal hedabideek ardura horretan dagokien erantzunkizuna beregain hartu behar dute. Euskarazko produktuak sortu behar dituzte euskaldunak uxatu gabe, beren hizkuntza elikatzeko eta euskarazko kontsumo ohiturak sustatzeko.

Gaur egungo natibo digital petoak izango dira etorkizunean euskarazko produktu multimediak zein euskarazko komunikabideak kontsumituko dituztenak. Eta adinean aurrera doazela hizkuntza erabiltzen jarraitzeko euskararekiko hartu-emana elikatu behar da, transmisioa gal ez dadin. Izan ere, hezkuntzari esker euskararen ezagutza ikaragarri hazi da gazteen artean, baina behin nerabezarora helduta, zein hedabide kontsumitzen dute? Zein hizkuntzatako hedabideak dira oro har? Kontsumitzen dituzten horietatik guztietatik zenbat eta zeintzuk dira euskal hedabideak?

Euskarak erreferente bilakatu behar du Sarean. Eta gazteen kontsumo ohituretan integratu. Horretarako, komunikabideek produktu berriak sortu behar dituzte, gazteentzako produktuak. Horrela, eskolatik lan mundura pasa bitarteko tartean nolabaiteko lotura bat izan dezaten euskararen kontsumoan eta etorkizunean euskarazko kontsumitzaile eroso bihur daitezen.

Euskara ikasi da baina ez da gaztaroan sozializaziorik egiten eta sozializazio hori biziki beharrezkoa da, gerora euskara erabili zein transmiti dadin. Beraz, euskal hedabideek hutsune hori betetzen saiatu behar dute. Bide horretan, Sareak izan behar du euskarria eta produktu multimediak elikagaia. Euskara eraldatu egin beharko da bide modernoetara egokitzeko eta era horretan, egun dauden hutsuneak betetzeko. 

2010/12/20

Europako aireportuetan hegaldiak atzeratuta, hotzak eta elurrak Euskal Herrian ere eragin du

Hotzak eta elurrak Europako aireportu nagusietan eragin du aire trafikoa paralizatuz. Denboraleak hegaldiak atzeratu ditu aireportu gehienetan. Euskal herrian ere eragin du hotzaldiak. Europatik zetozen 10 hegaldi bertan behera geratu dira Loiun, hain zuzen ere, Alemaniara zihoazen sei hegaldi, Frantziarako bi eta Britainia Handirako bi. Halaber, Araba, Nafarroa eta Gipuzkoako aireportuetan normaltasuna da nagusi. 

Egoera larriena Europako aireportu nagusietan bizitu da. Hotzak eta elurrak aireportuak itxi, hegaldiak atzeratu eta bidaiak bertan behera utzi ditu Europa osoan zehar. 

Britainia Handian, Heathrow-ko aireportua itxita egon zen atzo egun guztian zehar, eta gaur aldiz, zazpi hegaldi baino ez dira aireratuko. Gatwick-en berriz, arazoak izango dira bigarren egunez jarraian. 

Frantzian eta Alemanian ere antzeko egoera bizi dute. Hainbat hegaldi atzeratuta eta jende pilaketak aireportuetan. Europako aire trafiko handiena duen Alemaniako Franckfort-eko aireportuan 470 hegaldi bertan behera utziko dituztela aurreikusi dute. 

Datozen egunetan hegaldiren bat hartu behar baduzue, adi eguraldiari.