2010/11/26

Ez dakizula asteburuan zer egin? World Press Photo eta Izarren Argia

Pare bat proposamen : World Press Photo eta Izarren Argia

Biak dira ariketa salatzaile hausnareragileak. Egun izkutarazten saiatzen diren intentzionalidade iraultzaile eta noble baten emaitza diren produktu artistikoak. Gasteizen ikusgai dagoen erakusketa,
Mikel Ruedak zuzendutako filmearekin alderatuz gero, argazkitan dagoen artea ariketa gordinagoa dela esan genezake. Izan ere, ez da gauza bera langaia errealitatea+fotograma bat edo errealitate fikzionatua+milaka fotograma izatea. Poetikoagoa da luzemetraia, arinagoa, leunagoa eta aldi berean, gertaera latz baten oihu garratza. 

Euskarazko zinea atsegin dut. Baina errealismoa ere maite dut. Orain ez asko ikus-entzunezko produktuek beharrezko duten errealismoaz aritu nintzen hizketan lagun batekin eta Izarren Argia ikusten hasi eta... Ale! Militar frankistak eta mojak euskaraz! Euskara zuzen eta garbian gainera! Agian ni izan nintzen harritu zen bakarra, agian euskaraz aritzen ziren eta nire inkultura historikoa aireratzen nabil post honetan, baina mesedez, egizue bertsio originalaren aldeko apustua. Eta euskara azpitituluetan sartu. Ez dut uste gure hizkuntzaren normalizazioa distortsioaren eskutik helduko denik.

Guztiok animatzen zaituztet bi zita hauetara. Gertaerak kontatu egin behar baitira, unean salatu eta salaketa horietaz harago joan, buelta eman. Gero, urteak pasa ondoren horrelakoak esateko eta kontatzeko beharrik izan ez dezagun: No lloréis, lo que tenéis que hacer es no olvidarnos.


Bi adierazpide hauek ikaragarri gustatu zitzaizkidan baina, asteburu honetarako, umore piskat nahi dut. Horregatik (eta lagun batzuk ona dela esan didatelako, obraren ideia polita iruditu zaidalako, erreferentziak gustatu zaizkidalako....) gaur, Errautsak antzezlana ikustera noa. Norbaitek intentzio bera baldin badu, asteburu honetan bi aukera ditu: Elorrioko Arriola Antzokian gaur 22:00etan, edo bihar Durangon. 

Egiten duzuena egiten duela... Ongi pasa asteburua!

1 comentario:

  1. Joe ba biak ikusiko nituzke gustura! Asteburuetan lan egin behar izatea putada bat da :(

    Errautsak behintzat ikusi det! Ta bai, oso oso ona! Hori bai, belarriak ondo garbittuta jun eh, euskalki ezberdinetan hitz egiten dute eta batzutan kosta egiten da den dena harrapatzea! Baño esan bezela, earra! Disfrutauko dezu!

    ResponderEliminar